
Babes Instituzional eta Sozial handia UEFALEBAren aldeHilabeteetako negoziazioaren ostean, gaur goizean ELA, CCOO eta UGTrekin akordio batera iritsi da EUDEL. Akordio honek, 20 000 langile publikori eragingo die hiru urtez. Adostutako hitzarmenak ordezkaritza sindikalaren %80aren babesa du. Euskadiko Udalen Elkartea pozik agertu da lortutako adostasun handiagatik, hala EUDELek uste du azken momentu arte izandako elkarrizketa irekiak langile guztientzako onurak ekarri dituela.
Gaur goizean, Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariek babes handiko akordio batera iritsi dira ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin. "Oso positibotzat" baloratu dute Administrazio Lokaletako langileen ordezkari sindikalekin lortutako hitzarmena, izan ere, UEFALEBAren inguruan, Administrazio Lokaletako langileen lan baldintzak hobetuko dira 2007ko abenduaren 31 arte.
Euskadiko Udalen Elkartea pozik ageri da lortutako adostasun handiarengatik eta baita ELA, CCOO eta UGT sindikatuek agertutako konpromisoagatik. Ezin ahaztu ere Administrazio Lokalarekin eta euskal gizartearekin Herri Botereko ordezkariek adierazitako konpromisoa. EUDELek akordioa lortzeko oinarrizkotzat jo du ordezkarien gehiengoak izan duen zuhurtzia eta akordio adostu eta bateratua lortzeko egindako esfortzua.
Euskadiko Udalen Elkartea 2005eko maiatzean hasitako UEFALEBAren inguruko negoziazioetan lortutako aurrerapenekin pozik azaldu da eta beharrezkotzat eta positibotzat jo ditu akordio honetara heltzeko EUDELeko ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek lortutako akordio gehigarriak, izan ere hitzarmen gehigarri horiek, azken akordioari bultzada handia eman diote sindikatuekin bat egin eta jarrerak adostuz.
Euskadiko Udalen Elkarteak Kontseilu Exekutiboaren bileran lortutako akordioa berretsi du eta baita UEFALEBAren negoziazio guztian Administrazio Lokaleko langileen alde egindako aurrera pausuak ere.
Bilbon, 2005eko abenduaren 19a