
EUDELek eta Emakundek Jardunaldi bat egin dute, Euskadiko Tokiko Gobernuei Berdintasunaren Legearen inplikazioen berri ematekoBerdintasunaren aldeko eta Emakumeen kontrako Biolentziaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea eratuko dela eta, gaur lehenengo ekintza jarri da abian; izan ere, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) "Berdintasunaren Legeak Euskadiko Toki Administrazioei dakarzkien inplikazioak" jardunaldia izan da.
Jardunaldian EUDELeko elkarteburu Karmelo Sáinz de la Mazak eta Emakundeko zuzendari nagusi Izaskun Moyuak hartu dute parte, eta, era berean, Emakundeko aholkulari Ander Bergarak ere esku hartu du, Euskadiko Berdintasunaren Legea egiteko lanetan parte hartu duen adituetako bat izan da eta.
Euskadiko Tokiko Gobernuei Legean xedatutako betebeharrak betetzen laguntzeko eta bultzatzeko, Legea zehatz-mehatz aztertu da tokiko esparruaren ikuspuntutik. Halaber, jardunaldia topagunea izan da, eta galderak eta erantzunak trukatu ahal izan dira. EUDELek eta Emakundek alkate, zinegotzi eta udal teknikarien parte-hartzeari buruzko oso balorazio positiboa egin dute.
Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen kontrako Biolentziaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea martxan jartzeari dagokionez, espero da Tokiko Gobernuak azaroaren 25etik aurrera "emakumeen aurkako biolentziaren kontrako nazioarteko eguna" prest egongo den agiri batekiko atxikimendua adierazten hastea.
Besteak beste, Sarearen helburua da udalek berdintasunaren arloan egiten duten lana indartzea. Horiek horrela, etorkizuneko Sare horren lehenengo ekimena Eusko Jaurlaritzak arlo honen inguruan onartutako arautegi berria hedatzea izan da.