Prentsa aretoa

EUDELen Arabako Lurralde Batzordeak Arabako Toki Erakundeen finantzaketa sistema aldatzeko eskatu du

 

Arabako Lurralde Batzordeko kide diren alkateek poztasunez hartu dute Eusko Alderdi Jeltzaleak Batzar Nagusietan aurkeztu duen Toki Erakundeen finantzaketari buruzko Foru Fondoa arautzen duen Foru Arauaren proposamena.

EUDELen Arabako Lurralde Batzordeak, joan den maiatzaren 5ean bilduta Euskadiko Udalen Elkarteak Vitoria-Gasteizen daukan Idazkaritzan, erabaki du adieraztea ados dagoela eta atxiki egiten dela EUDELen Arabako Lurralde Batzordeari eta lurralde historiko horretako Batzar Nagusiei EAJk aurkeztutako Arabako Toki Erakundeen finantzaketari buruzko Foru Fondoa arautzen duen Foru Arauaren proposamenera. Izan ere, beraren ustez, proposamenak aukera emango du Arabako Toki Gobernuek beren finantzaketa sisteman jasaten duten bidegabekeria eta iragankortasun egoerari amaiera emateko.

Era berean, Batzordeko kide diren alkateek uste dute proposamenak bildu egiten dituela duela urte askotatik eta Arabako udalen defentsan EUDELek Arabako Foru Aldundiari eskatzen izan dizkion eta sekula kontuan hartu izan ez diren eskaerak.

Arabako Lurralde batzordeak erabaki du irmotasunez babestea proposamen berri hau; izan ere, fondoen banaketa bidezko, orekatu eta solidarioagoa bermatuko luke eta, gainera, Arabako udal guztien finantzaketa handiagoa ahalbidetuko luke, batez ere, biztanleria gutxien daukatenena. Horrek, halaber, ez lioke kalterik ekarriko ez Arabako hiriburuko Udalaren finantzaketari ez gaur eguneko sistema dela-eta onura handiagoa duten gainerako udalei.

EUDELek konfiantza dauka Arabako Batzar Nagusietako talde politiko guztiek toki finantzaketari buruzko araua eguneratzeko gaur egun mahai gainean dagoen proposamen bakarra tramitatzea ahalbidetuko dutela, horrela amaiera emango baitzaio bost urteko luzapena izan duen egoera ulertezinari.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao