Eudel hauteskundeak 2011
Prentsa aretoa

EUDELeko presidenteak Tunezera bidaiatuko du Bilboko Dekalogoa Munduko Estatuen Goi-Bileran aurkezteko.

 

Atzotik eta bihar arte, Estatuen Informazio Gizartearen inguruko Munduko Goi-Bilera ospatzen ari da Tunezen. Bilera hau, Bilbon izandako Herri eta Herri Agintarien munduko Goi-bileraren jarraipena da. Karmelo Sainz de la Maza EUDELeko presidentea Herri Agintearen eta euskal Instituzioen ordezkari gisa abiatu da bertara eta bera izango da Bilbon burututako lanen berri emango duena Presidente eta agintari gorenen aurrean.

Euskadiko Udalen Elkarteko presidenteak "Bilboko Dekalogoa" argitaratuko du bihar Tunezen, nahiz eta aurretik, Juan Jose Ibarrentxe lehendakariak pertsonalki.Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusiari aurkeztu eta eman zion Dekalogoa.

Karmelo Sainz de la Mazak Goi-Bilerako itxiera ekitaldietan hartuko du parte, bertan 50 Estatu agintari baino gehiago egongo dira. Aurretiaz, Tunezeko alkatearekin bilduko da esperientzian trukatu eta lan harremanak estutzeko.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao