
Aurkezpena eta hartzaileak
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegiaren edizio honek sendotu egiten du duela urte bi baino gehiago sortutako trebakuntza-eskaintza, zeinaren helburua Tokiko Administrazioaren Idazkaritza eta Aholkularitza Juridikoarentzat berritzailea den gai juridikoan sakontzea baita.
Aurreko bi edizioetan bezala, EUDEL eta HAEE lankidetzan aritu izan dira, kalitatezko programa bat diseinatzeko eta, horren bitartez, irakasle espezializatuak erabiliz, Tokiko Gobernuaren esparruko garrantzitsuak diren gai juridikoak aztertzeko, arreta berezia jarriz legegintza arloko berrikuntzetan eta puntu horrek Udalen eguneroko lanean duen eraginean. Azken batean, Mintegi honek konponbide praktikoak eman nahi dizkie zenbait gairen inguruan sortutako zalantzei: Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutu berria, Administrazio Elektronikoa, Sektore Publikoaren Kontratuen Lege berria, datu pertsonalen lagapena eta babesa, Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna edo Ingurumen Arloko Erantzukizunaren Legea dira gai horietako batzuk. Gainera, aurreko edizioetan bezala, Jardunaldi bakoitzaren amaieran, magistratuek hartuko dute parte, eta kronika jurisprudentziala egingo dute, arlo bakoitzari buruzko sententzia nagusiak nabarmenduz.
Mintegiaren edizio berri honetan, Udaletako idazkarien trebakuntza juridikoa etengabe hobetzeko ahalegina egin nahi da; izan ere, Aholkularitza Juridikoaren arduradunekin batera, idazkariak funtsezkoak dira gure Udalen funtzionamendu egokirako.