
SaioakSaio bakoitza baino astebete lehenago (gutxi gorabehera), EUDELek saioari buruzko ohartarazpena bidaliko die partaideei eta, hala badagokio, izan daitezkeen nobedadeen edo zehaztapenen berri emango die. Ohartarazpen horrek matrikulatuak saiora bertaratuko diren konfirmatzeko ere balioko du. Matrikulatutakoren batek, kasu bereziren batean, ezin badu saiora etorri, EUDELi jakinarazi beharko dio, eta, hala badagokio, bere ordez etorriko den udalerri bereko lagunarentzako baimena eta datuak emango ditu. Horrela eginez gero, matrikulatuak jakin behar du Mintegiaren bertaratze-ziurtagiria lortzeko eskubidea gal dezakeela. IVAP-ek ez du inolaz ere emango Mintegiaren saio bakoitzera etorri izanaren ziurtagiririk.
Antolatzaileek egitaraua aldatzeko eskubidea izango du, aldaketok albait arinen jakinaraziko duelarik.