Eudel hauteskundeak 2011
EUDEL-IVAP-Aldundiak: prestakuntza-eskaintza.
 

año 2009

 

Abenduaren 11 eta 16an, jendaurrean aurkeztu zen Eudelek eta IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) 2009. urterako diseinatu duten prestakuntza-eskaintza; ikastaro horien helburua da euskal Udalen benetako beharrizanei erantzutea.

2006an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan, aurtengo ikasturtean guztira 40 ikastaro eskainiko zaizkie udal administrazioko 22.000 langile ingururi. Helburu nagusia da prestakuntza-eskaintza euskal Udaletako langileek egunero dituzten beharrizanei egokitzea; izan ere, ahalegina egin da eskaintza horretan jorratuko diren gaiak zabaltzeko (esaterako, herritarren parte hartzeari buruzko ikastaroak sartu dira, politika publikoen ebaluazioa, e-administrazioa eta abar). Horrekin batera, Udal Administrazioan ari diren langile taldeentzako formatu bereziak bilatu dira (Toki Zuzenbideari buruzko mintegia, tailerrak edo ikastaroak).

Hori guztia IVAPek bere gain hartutako kalitate-konpromisoen arabera gauzatuko da eta ahalegin berezia egingo da prestakuntza gaztelaniaz eta euskaraz emateko, on-line prestakuntza bultzatzen egoki denean, eta urtean zehar izango diren prestakuntza-jarduerak leku ezberdinetan izan daitezen


  • 2009. urteko prestakuntza-eskaintza (IVAPeko orrira esteka)


  • Aurkezpena 2009ko plana





  • Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao