Aurkezpena eta hartzaileakEUDELek Tokiko Lan Politikoan Trebatzeko Ikastaroaren VI. Edizioa jarri du abian. Ikastaroa aurtengo urritik 2009ko martxora arte izango da, eta alkate eta zinegotzi jaun-andreei dago zuzenduta. Ikastaroaren helburua da Euskadiko tokiko gobernuen eguneroko kudeaketa hobetzeko balioko duten lan-metodologia eta tresna berriak eskaintzea. Ikastaro hauek tokiko politikarieentzat berariaz diseinatu eta pentsatuta daude, eta, ikastaroen bitartez, EUDELen asmoa da oinarrizko ezagutza eta trebetasunak biltzea, ordezkari bakoitzaren eta bere udalaren errealitateetara egokituz.
Bi mota daude:
b) 5.000 biztanletik gorako udalerriak.
a) 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak.
Bi modalitateak moduluka diseinatu dira. Izan ere, elkarrekiko independenteak diren lau modulutan daude egituratuta, eta, horrela, tokiko ordezkariek aukera izango dute trebakuntza-modulu guztietan parte hartzeko edo beraien prestakuntzarako interesgarrienak direla uste dutenetan soilik.