Curriculuma
Andoni Aldekoa
Masterra Komunikazioan. Kazetaria Euskadiko zenbait komunikabidetan. Bilboko Alkatetzaren Kabineteko zuzendaria 1999az geroztik; plangintzaren eta komunikazioaren arduraduna. George Washington Universityko irakasle gonbidatua.
Albert Calderó
Zuzenbidean lizentziatua. Terrassako Udaleko Antolaketa eta Langileriaren zuzendaria izan zen. Gobernu eta zuzendaritza eta giza baliabideen aholkularia toki erakundeetan, 1983az geroztik. Estrategia Localeko zuzendariordea.
José Luis Irigoien
Ingeniari industriala. Antolaketa aholkularia eta produkzio zuzendaria izan zen industrian. 1982az geroztik Eibarko Udaleko Antolaketa, Informatika eta Langileriaren zuzendaria da. Eudeleko Batzorde Teknikoko kidea, Udalhitz Akordioetarako.
Elena Marín
Lizentziatua Laneko Zientzietan. Torrejón de Ardozeko Udaleko langileria kudeatzeko teknikaria izan zen. Langileak kudeatzeko aholkularia toki erakundeetan, 2005az geroztik. Estrategia Localeko Proiektu burua.
Jordi Oliveres
Lizentziatua Fisikan. Bartzelonako Udaleko Zerbitzu zuzendaria izan zen, bai eta Catalunyako Generalitateko Estatistika Institutuko zuzendaria ere. Antolaketa eta informazio sistemen arloko aholkularia sektore publikoan, 2003az geroztik. Estrategia Localeko zuzendaria.
Enrique Sacanell
Lizentziatua Soziologian. Gizarte Zerbitzuen zuzendaria izan da Osakidetzan eta Getxoko Udalean, eta, ondoren, Getxoko Udaleko Kalitate arduraduna. Orain, antolaketa eta kalitateari buruzko aholkularia da sektore publikoan. Estrategia Localeko Proiektu burua.
Isidor Torres
Lizentziatua Zientzia Politikoetan eta Kazetaritzan. Udal komunikabide bateko zuzendaria izan zen. 2005az geroztik komunikazioari eta langileen kudeaketari buruzko aholkularia da sektore publikoan. Estrategia Localeko Proiektu burua.