Irakasleak
Tokiko Lan Politikan Trebatzeko Ikastaroaren seigarren edizioa emango duten irakasleak adituak dira, Herri Administrazioarekin loturiko alor profesional guztietan: unibertsitateko irakasleak, funtzionarioak, aholkulariak, ikertzaileak, eta abar. Helburua prestatzaile talde on bat biltzea da, egungo tokiko lan politikoaren ikuspegi praktiko eta sakona transmititu eta arazo eta konponbideen berri emango duena.
Ikastaro berri hori Estrategia Lokalak zuzenduko du. 1987an sortutako profesional taldea da, eta sektore publikoko aholkularitzaz, prestakuntzaz eta zerbitzu teknikoetaz arduratzen dira, gehienbat Herri Administrazioarentzat, alor hauetan: garapen estrategikoa, antolakuntzakoa, juridikoa, giza baliabideetako, marketina eta komunikazioa.
Estrategia Lokaleko aholkulari taldeak hamabost urteko esperientzia dauka tokiko kargu hautatuetarako Ikastaro eta Mintegiak sortu eta egiten, alor hauetan: graduondoko unibertsitate ikasketak, erakundeetako barne deialdiak edo Udalerrietako Elkarteek, Aldundiek edota alderdi politikoek sustatutako zikloak. Lan talde honetan aditu hauek parte hartzen dute: Albert Calderó, Jordi Oliveres, Enrique Sacanell, Oscar Villasante, Elena Marín, Isidor Torres, José Luis Irigoyen eta Andoni Aldekoa. Gainera, ikastaroetan aditu ezagunek ere parte hartuko dute gonbidatu gisa.
CURRICULUMA