TOKIKO ZUZENDARITZA PUBLIKOA: PROGRAMA AURRERATUA
ARRAKASTAZ HASI DA UDAL ZUZENDARITZA PUBLIKORAKO PROGRAMAREN BIGARREN EDIZIOA
Joan den azaroaren 5ean hasi zen EUDELen "Udal Zuzendaritza Publikorako Programa Aurreratua". Preskuntza-eskaintza hori Udal Administrazio Publikoko zuzendarientzat izango da eta lan egiten duten arlo ezberdinei erantzuna eman nahi die; horrela, udal erakundeetako zuzendariei kudeaketarako ezagutzak eta tresnak eman nahi dizkie, eguneroko jardueran agertzen diren arazoak konpontzeko eta gure Udaletako zerbitzu publikoa hobetzeko.
Aipatzekoa da Ikastaro berri honek izan duen harrera, batez ere hiru euskal hiriburuetako Udal zuzendari eta gerenteen artean, baita Euskadiko Erakunde Publiko eta Udal nagusietakoen artean ere.
Ikastaro hori "estatuan aitzindaria- EUDELek eta IVAPek diseinatu dute; Rafael Jimenez Asensio da Ikasketa Zuzendaria eta ondo frogatutako prestakuntza eta esperientziako irakasle adituak ditu.
Ikastaroko saioak EUDELek Bilbon daukan egoitzan ematen dira, azarotik maiatzera bitartean; 124 lanordutan, sektore horretako gaiak aztertuko dira, besteak beste, 3 enbor-modulu, honako gaiak jorratzen dituztenak: "Zuzendaritza Lanaren erakunde-esparrua Sektore Publikoan", "Zuzendari Publikoen Eskumenak" eta "Pertsonen Kudeaketa eta Aurrekontu kudeaketa". Horrez gain, hiru tailer izango dira gai hauek lantzeko: "Coach", "Marketin publikoa" eta "Jendaurrean egoki hitz egitea".
Informazio gehiago ...