Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta UdalekUrriaren 4an, BERDINSAREAk, Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sareak, EUDELek Bilbon duen egoitzan Osoko Bilera egin zuen. Bertan, azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta egingo den baterako kanpaina aurkeztu zen.
Azaroaren 25ean udal mailako eremutik mezu bera emateko asmoz, horrela nahi duten Udal guztiei kanpainarekin bat egiteko aukera luzatzen da.
Kanpainan parte hartu nahi duten Udalak EUDELekin harremanetan jar daitezke. Modu horretan, inprentan erabili ahal izateko beharrezkoa den kalitatea duen mateliala eskuratu ahal izango dute.