
BerdinsareaUdalen arteko lankidetza emateko leku azkar eta eraginkorra izatea nahi du, eta hala, berdintasunaren arloan instituzio lokalen erantzuna indartu nahi da. Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako biolentziaren kontra konpromiso finkoa duten herriz osatua dago. Ekimen hau EUDEL eta Emakundek bultzaturikoa da tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen Segurtasun planaren (2002- 2004) ondorioz.
Berdinsarearen helburua administrazio lokalek kudeatutako berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako biolentziaren gaineko zerbitzu eta programak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea izango da. Hala, ekiteko eta ebaluatzeko irizpideak definituko dituzte maila guztietako ekintza publikotan erabiltzeko eta aldi berean, sarearen bitartez herri eta goi mailako entitateen artean harreman indartzeko balioko du.
Informazio gehiago izateko, kontsulta ezazu Berdintasun Area.