
Sareak
Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sarea.Berdinsarearen helburua administrazio lokalek kudeatutako berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako biolentziaren gaineko zerbitzu eta programak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea izango da.
Udal Sarea 21 Iraunkortasunerako SareaUdalSarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udal Sarea da. Hiru lurralde historikoetako 66 udalerrik, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak (IHOBE Sozietate Publikoaren bidez), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) osatzen dute.
Europari Buruzko Informaziorako Euskal Sarea (EBIES)1997ko martxoaren 3an sortu zen Europari Buruzko Informaziorako Euskal Sarea (EBIES). Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura duten Europako gaiak batzea eta erraztea da sare honen asmoa. Bi helburu ditu: batetik, Euskadiko hiritar eta entitateei informazio hori modu azkar eta osoan ematea. Eta bestetik, sarea osatzen duten erakundeen inguruko informazioa modu koordinatuan zabaltzea.
Alkarbide Euskara SareaAlkarbide euskararen sustapena bultzatzen duten ekintzak koordinatzen dituen foroa da. Modu horretan, erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat herrik euskararen inguruan dituzten zerbitzuen koordinazioa gainbegiratzen du.
Udal Txikien SareaInfoUdala Interneteko gunea. Bertan, landa guneetako euskal herri txikientzat lagungarri izan daitekeen informazioa jasotzen da. Horrela, egitura sinple baina eraginkor baten bidez, Udal txikiek beraien kudeaketa hobetu dezakete. Modu horretan, alde batetik, herri horietako ahaldunek izan ditzaketen beharrak asetzen dira, eta bestalde, elkarlanean egin daitezkeen beste hainbat ekimen bultzatzen dira IKTaren bidez.
Udal Arrantzaleen SareaUDALARRANTZ neurri desberdineko euskal arrantza udalerrien sarea da, bereziki arrantza jarduerarekin erlazionatutakoa. Sare hau EUDELen barrukoa da, denak Euskadiko Udalen elkartearen parte baitira. UDALARRANTZ arazo komunentzako bat egite eta eztabaida foroa izateko helburuarekin sortu da, esperientziak eta kudeaketa praktika ona elkarbanatzeko, eta beren herritarren bizi kalitatea hobetuko duten proiektu bateratuak sustatzeko. Udalarrantz osatzen duten udalak honakoak dira: Bizkaia: Bermeo, Elantxobe, lekeitio, lemoiz, Mundaka, Ondarroa, Zierbena ; Gipuzkoa: getaria, Hondarribia, Mutriku, Orio, pasaia eta Zumaia