Baños de Ebro/MañuetaErromatarren garaiko herri eder hau Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago, Biasteri-Arabako Errioxako Koadrilan, Ebro ibaiaren ertzean, hain zuzen.
Lehenik eta behin, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren elizak atentzioa emango digu. Atariak estilo barrokoa du eta irudi nagusiak, berriz, ezaugarri erromanikoak eta gotikoak ditu.
Bestalde, San Kristobal baseliza azpimarra dezakegu. Herriaren goiko aldean dago, eta, handik, erdigunearen bista bikaina dago. Halaber, Ebro ibaia igarotzeko eraiki zuten zubi polita nabarmendu behar dugu.
Festa giroko jarduerei dagokienez, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte abuztuaren amaieran, eta, azaroaren 10ean, berriz, San Martinen ohorez antolaturikoak hasten dira.

Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu