Eudel hauteskundeak 2011
Arabako Udalerriak

Kripan

 

Araba lurralde historikoko herri eder hau Biasterri-Arabako Errioxako Eskualdean dago. Erdi Aroan erromesaldirako erabiltzen zituzten bideen gainean ageri da.

Lehenik eta behin, 1965an aurkituriko Los Husos aztarnategi arkeologikoak ikus ditzakegu. Bertako hondarrek garai neolitikoko giza-zantzuak erakusten dituzte. Halaber, San Joan Bautista XVII. eta XVIII. mendeetako elizak atentzioa emango digu. Bestalde, XII. mendeko Santa Maria elizara joan gaitezke, atari erromaniko zoragarria baitu.

Kantabria mendizerrak inguratzen du herria eta txoko ederrez beteriko paisaia ikusgarria atzeman daiteke. Lurrazala erabat egokia da paseatu eta ibilbide lasaiak egiteko. Gainera, Kripanera irailaren hasieran etortzea erabakitzen duen orok, Ama Birjinaren ohorez ospatzen dituzten jaiez gozatu ahal izango du.

Kripan herri arabarra

Datu orokorrak

Izen ofiziala:
Kripan
Biztanleak:
190
Azalera:
12.5 km2
URL:
http://kripan.net/
Turismo bulegoa:
Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
01110 Campezo/Kanpezu (Araba)

BAZENEKIEN...

Kantabria mendizerrak inguratzen du herria eta txoko ederrez beteriko paisaia ikusgarria atzeman daiteke.



Beste udalerriei buruzko informazioa bilatu








Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao