Eudel hauteskundeak 2011
Bizkaiko Udalerriak

Elorrio

 

Bizkaiko ekialdeko muturrean dago Elorrio, Durangaldea eskualdearen barruan, eta Gipuzkoa zein Araba lurralde historikoekin muga egiten. Hiriguneak eta beste 13 auzok osatzen dute udalerria eta Zumelegi ibaia igarotzen da bertatik.

Erdi Aroko ondare paregabea dauka udalerri honek, Bizkaiko ederrenetakoa. 1964an, Monumentu Multzo izendapena jaso zuen. Atsegina da zinez hiriguneko kaleetan barrena galtzea. XVII. eta XVIII. mendeetako jauregi eta oinetxe ederrak ikusiko ditugu, harrizkoak zein harlanduzkoak.

Alde zaharraren erdigunean, Gernikako Arbola plazan, Udaletxea eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza daude. Handik oso gertu, Arezpakotxaga jauregiaren ondoan, Don Tello kaleko atea azpimarratzeko modukoa da. Antzinako harresiak zituen sei ateetatik zutik dirauen bakarra da hori.

Zelai berdez eta mendiz inguratutako haranean dago Elorrio, Oiz eta Intxorta mendien artean, eta Anboto zein Udalaitz tontorrak alboan dituela. Hirigunetik kanpo, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera ederra izango du bisitariak. Hala, Argiñetako nekropolia, hareharriz egindako hilobi multzo ikusgarria, nabarmenduko dugu. San Adrian baselizaren parean dago eta Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetakoa da. Santa Katalina ermitaren inguruetan berriz, Berriozabaleta iturria ageri da baserrien artean ezkutatuta. Benetan bitxia da monumentu hori, jatorri inka duen iturri baten erreplika baita.

Bestalde, Elorrioko jai nagusiak, Ferixa Nausikoak, irailaren hasieran ospatzen dituzte. Gainera, urriko lehen igandean, Errebonbillo egunean, tradizio handiko alardea egiten dute herrian.

Elorrio herri bizkaitarra

Datu orokorrak

Izen ofiziala:
Elorrio
Biztanleak:
7.094
Azalera:
37.4 km2
URL:
www.elorrio.net
Turismo bulegoa:
Urkiola-Durangaldea
Patzuergo Turistikoa
Nizeto Urkizu, 11
48230 Elorrio
Telefonoa: 946 820 164
Faxa: 946 820 626
infoturismo@
durangaldea.com

BAZENEKIEN...

1964an, Monumentu Multzo izendapena jaso zuen Elorrioko Alde Zaharrak.



Beste udalerriei buruzko informazioa bilatu








Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao