Eudel hauteskundeak 2011
Bizkaiko Udalerriak

Etxebarria

 

Mendiek eta haran estuek marrazten dute Etxebarriko paisaia. Bizkaia lurralde historikoaren ekialdeko muturrean dago udalerri txiki hau, Lea-Artibai eskualdean, hain zuzen.

Historian zehar, San Migel gainetik Gipuzkoara joateko igarobide garrantzitsua izan da Etxebarria. Joan-etorri horien lekuko ditugu bai hirigunean, bai herriaren inguruetan dauden eraikin eta monumentuak. Hala, bisitariak ibilbide interesgarria egiteko parada du. Lehenik eta behin, San Andres Apostoluaren eliza bisita dezake. XIV. mendeko tenpluak erretaula barroko ederra du. Elizatik oso gertu, Patrokua jauregi barrokoan, azpimarratzekoa da barroetarren armarri ederra.

Halaber, merezi du Ansotegiko jauregia, errota eta burdinola (XVII-XVIII) ikustea. Bestalde, Ibarguen garaia ere nabarmentzekoa da. XVI. mendeko aletegia egurrezkoa da eta harrizko oinarria du. Mendeetan zehar, ongi gorde dute eta hortaz, altxor etnografikoa dugu.

Etxebarriko paisaia guztiz aproposa da txango atseginak egiteko. Mendia gustuko dutenek esaterako, Kalamua (768 m) mendira igotzeko aukera paregabea dute. Tontorretik, gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako bista zoragarriak daude.

Ibilbide lasaiagoak egiteko aukera ere badago. Munibe jauregitik, Urko ibaiari jarraitzen dion bi kilometroko ibilaldia egin daiteke eta bertan, errotak, burdinolak eta jauretxeak topatuko ditu ibiltariak.

Etxebarria herri bizkaitarra

Datu orokorrak

Izen ofiziala:
Etxebarria
Biztanleak:
811
Azalera:
18.1 km2
URL:
Turismo bulegoa:
Lea-Artibaiko
Mankomunitatea
Xemein etorbidea, 13
48270 Markina-Xemein
Telefonoa: 946 169068
Faxa: 946 169278

BAZENEKIEN...

Etxebarriako Kalamua menditik Bizkaiko eta Gipuzkoako paraje ederrez gozatzeko aukera dago.



Beste udalerriei buruzko informazioa bilatu








Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao