EISCO 2010: Maiatzak 20-22, Euskalduna Jauregia (Bilbo)
Bizkaiko Udalerriak

Lanestosa

 

Enkarterri eskualdeko mendebaldean dago Lanestosa udalerri bizkaitarra; malda ugari ditu inguruan, eta Kalera ibaiko urek zeharkatzen dute herria.

Bizkaian eratu ziren lehen udalerrien artean dago Lanestosa eta, hori horrela, erdi-aroko izaera argi ikusten da herriko alde zahar ederrean, garai hartako elementu ugari baitaude. Balkoi ederdun etxeek, kale estuek, harresidun plazak eta XII eta XVIII. mendeen arteko jauregiek ikuskizun paregabea eskainiko diote bisitariari.

Hasteko, herriko erdigunean bertan San Pedro eliza dago, XVI. mendeko eraikin errenazentista ikusgarria. Halaber, Lanestosako Colina jauregia ere bisitatuko dugu, eraikin barroko dotorea. Udalerriko beste aparteko leku bat karobia da, kareharritik karea sortzeko erabiltzen zen labea, alegia. Gure ibilbideari azken ukitua eskaintzeko, bestalde, zubi zaharrera joko dugu, garai batean Laredo eta Burgos batzen zituen zubira, hain zuzen.

Horretaz guztiaz gain, Lanestosara abuztuan gerturatzen den orok herriko jaietaz gozatu ahal izango du, izan ere, Elurretako Andre Mariren jaien ospakizunetan, arku loretsuen dantza egiten da herrian abuztuaren 5ean, eta abuztuaren 16an, ostera, San Rokeren omenezko jai herrikoia ospatzen da.

Lanestosa herri bizkaitarra

Datu orokorrak

Izen ofiziala:
Lanestosa
Biztanleak:
279
Azalera:
1.3 km2
URL:
www.lanestosa.net
Turismo bulegoa:

BAZENEKIEN...

Bizkaiako azken udalerria da Lanestosa.


Informazio gehiago


Beste udalerriei buruzko informazioa bilatu








Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao