Eudel hauteskundeak 2011
Bizkaiko Udalerriak

Trucios-Turtzioz

 

Bizkaia lurralde historikoko mendebaldean dago Turtzioz, Enkarterri eskualdean. Hainbat auzok osatzen dute udalerria eta guztiok Los Jorrios (847 m.) eta Armañon (854 m.) tontorren babesean daude.

Ondare kulturalari dagokionez, eraikin erlijioso eta zibil ugari dago herrian. Romañako San Pedro elizatik ekin diezaiokegu ibilbideari; estilo gotikoa du, baita hainbat elementu errenazentista ere. Ondoren, San Roke baseliza bisita dezakegu, paisaia ederra inguruan duela. Bestalde, XVIII. mende amaierako La Puente jauregia azpimarratu beharra dago, eliza parean.

Irakasgai historiko interesgarri hau jaso eta gero, txango lasaia egin dezakegu ingurunean. Aguera ibaiak zeharkatzen du herria, eta, bere bidea jarraituz gero, Basinagre auzora iritsiko gara. Han, erreka ondoko La Era dorreak guztiz liluratuko gaitu.

Erakargarri horiez guztiez gain, Turtziozek jai-egitarau anitza eskaintzen du urte osoan zehar. Festa nagusia abuztu erdialdean ospatzen dute, eta musika eta giro ona izaten dira nagusi. Halaber, gaztaren azoka antolatzen dute azaroaren 1ean, eta jende asko izaten da bertan.

Bizkaiko udalerri hau bisitatu ondoren, Armañoneko Parke Natural ederrera jo dezakegu, Turtzioz eta Karrantza artean kokatutako ingurune paregabera, alegia.

Turtzioz herri bizkaitarra

Datu orokorrak

Izen ofiziala:
Turtzioz
Biztanleak:
524
Azalera:
31 km2
URL:
www.turtzioz.org
Turismo bulegoa:
Turtziozeko turismo-bulegoa
Lehendakari Agirre, 61, 1
48880 Turtzioz (Bizkaia)

BAZENEKIEN...

Azaroaren 1ean Gaztaren Eguna ospatzen da Turtziozen.



Beste udalerriei buruzko informazioa bilatu








Hautetsien, udal erakundeen... informazioa lortzeko EUDELen Herritik Herri bilatzailera jo dezakezu
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao