Bakearen aldeko Udalerriak

Aurkezpena

 


Eudelen adierazpen zibikoaren sinaduraren irudia

Lau urte baino gehiago igaro dira 2002ko martxoaren 3an EUDEL Euskal Udalen Elkartea osatzen dugun Alkateok "Demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko adierazpen zibikoa" onartu genuenetik. Ordutik hona, euskal alderdietako Alkate eta Zinegotzi askok Adierazpen Zibikoan jasotzen ziren printzipioekin eta batik bat terrorismoaren biktimekin hartutako konpromisoa sendoa eta zintzoa izan da, eta gure herritarren eguneroko bizitzan nabaritu da.


Webgune hau bizia da eta ekarpen berriak hartzeko irekita dago. Gainera, Adierazpena onartu zenetik Euskadiko Udal askok abian jarri dituzten ekimenen (biktimei laguntzeko ekintzak, Bakea bultzatzen duten heziketa-baloreen sustapena eta elkarrizketa foroak) erakusleiho izan nahi du.


Bakean dagoen euskal gizarte baten alde dugun konpromisoaren erakusgarri hau aurkeztu nahi dugu Udalok, erasoei eta beldurrari aurre egiteko eta elkarbizitza sustatzeko hiriak eraikitzeko helburuarekin.




Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao