Eudel hauteskundeak 2011
Zerbitzuak

Erabilerraztasuna

 

Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak jasan badituzte ere.

Europar Batasunak, Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpenean, estatukideak bultzatzen ditu eduki digitalak erabilerrazak izateko beharra kontuan har dezaten eta, gomendio horri jarraituz, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituztela, 2005eko abenduaren 31 baino lehen, bakoitzak bere Internet orrietan eskugarri duen informazioa ezintasunaren bat duten pertsonek eta adinekoek erraz eskura dezaten, oro har aitortuta dauden edukiarekiko erabilerraztasun irizpideei jarraituz.

Helburu horri jarraituz, EUDELek, Administrazio publikoari lotutako elkarte gisa eta Euskadin daukan presentzia handia eta ekintzen garrantzia dela eta, 'EUDEL.net' delakoaren menpe dauden webgune eta atari guztiek W3C (World Wide3 Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko bigarren maila bete beharko du.

Irizpide horren ildotik, EUDEL.net izeneko web berri honen diseinua aipatu WAI ekimen horren erabilerraztasunaren jarraibideak kontuan harturik egin da.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri nagusien artean, honako hauek daude:

  • Irudia: Testu moduko ordezko bertsioak sartu dira.
  • Testuaren tamaina: Erabili diren letra motek neurri erlatiboak dituzte, horrela, erabiltzaileak horien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailetik.
  • Diseinua, nabigazioa eta interaktibitatea: Nabigazio koherentea lortu nahi izan da webgune osoan, orri guztietan egiturazko eskema berdinei jarraituz. Horrez gain, orrien edukiak eskuratzeko zuzeneko loturak sartu dira eta gunearekin interakzioa lortzeko ez da Javascript delakoa erabili.
  • Koloreak: Webgunean erabilitako koloreek WAI arauaren irizpideak jarraitu dituzte lehen mailako koloreak eta fondo gisa ageri direnen arteko kontraste egokiena aurkeztuz.

Dena den, EUDELek berebiziko esfortzua egin du webgune osoan erabilerraztasunerako jarraibideak betetzen, eta baliteke orri edota eduki batzuk arazoren bat aurkeztea. Erabilgarritasunerako egokitzapenean sortzen diren arazo hauei datozen asteetan erantzuna topatuko zaie erabiltzailearentzat webgune osoa erabilerraza izan eta W3C (World Wide3 Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko bigarren maila betetzeko.



Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao