Iruña Oka / Iruña de Oca

Izen Ofiziala: Iruña Oka / Iruña de Oca

Biztanleak: 2.966

Azalera: 53,2 Km2

Web: http://irunadeoca.eu

Araba lurralde historikoan dago Iruña Oka, Añanako kuadrillaren ekialdean. Bost herrixka batzen ditu Iruña Oka udalerriak, eta Arabako Lautadan dago, Gasteizekin muga egiten.

 

Interes handiko eraikin ugari daude udalerri arabar honetan; besteak beste, Jasokundeko Andre Mariaren eliza bisitatu dezakegu, hango aztarna erromanikoak ikusiaz. Halaber, Trasponte zubi erromatarrera ere joko dugu, Zadorra ibaiaren gainean; hamahiru arkuko zubi hau udalerriko eraikin garrantzitsuena da.

 

Ondare historiko zein kulturalaz gain, ibilaldiak egiteko leku atseginak daude udalerriaren inguruetan, Escobillo herria, kasu. Ingurune natural zabala dago herrian, eta antzinako gaztelu baten hondakinak ikus daitezke gainera.